La foto del día
Ehunka lagun, Emakumeen Mundu Martxaren hasieran
Ehunka pertsona, emakume zein gizon, Iruñeko Gazteluko Plazan bildu ziren atzo, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta Emakumeen Mundu Martxari hasiera emateko. Mundu Martxan parte hartu zutenek lau aldarrikapen nagusi egin zituzten, beste horrenbeste arlotan: emakumeon aurkako indarkeria, eskubide sexual eta erreproduktiboak, emakumezkoen lan prekarietatea eta elikadura burujabetza. / Argazkiak: JOSU SANTESTEBAN.








