Kolaborazioak
2009/06/30
Euskarazko hedabideei Nafarroako Gobernuaren erasoa.
ANGEL VELEZ MEDRANO.
EUSKARAZKO HEDABIDEEI NAFARROAKO GOBERNUAREN ERASOA.
Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Gobernuaren jokaera salatu nahi du, Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Gutuna urratzeko borondate garbia duelako, Espainiako Estatuak berretsi zuen arren.
Europako Adituen Batzordeak gomendatu zuen eremu mistoan euskararen babesa eremu euskaldunean bezala izateko formula egokia aurkitzea (4. gomendioa).
Baita ere, Nafarroan, irrati saioetan eta telebistan euskararen erabilpena sustatzeko planteamendu egituratua hartzea (5. gomendioa).
Eurokartak 11. artikulua eskaintzen die komunikabideei.
Nafarroan betebeharreko puntu guztiak urratzen dira, Adituen Batzordearen arabera: 11.1.a.1, b.1, c.1, d, e.1, f.2 eta g.
Arrazoiak: Irrati edo telebista publikoak euskaraz ez dira bermatzen; irrati edo telebista pribatuak euskaraz ez dira bultzatzen; euskarazko ikus-entzunezko obrak ez dira sustatzen ezta diruz laguntzen ere; euskarazko prentsa ez da sustatzen; kazetarien euskarazko prestakuntza ez da egiten.
2008ko abenduko data dauka txosten horrek.
Hortik aurrera, Nafarroako Gobernuaren jokaera are lotsagarriagoa izaten ari da. Euskarazko komunikabideei ematen zitzaizkien laguntzak % 95ean murriztu ditu (ia ezerezean geratuta), Ttipi-Ttapa Telebistaren itxiera eraginez; TDTren ezarpenaren bidez, Euskal Telebistaren harpena oztopatzen ari da (ETB1 eta ETB3 ez dago, momentuz, modu digitalean ikusterik, eta, beraz, sortu zenetik ETB3 euskarazko katea ez da Nafarroan ikusten); Euskalerria Irratia ixteko mehatxu zuzena egin du, sortzen ez dituen balizko interferentziak direla eta (euskarazko irrati bakarra da Iruñerrian).
Eurokarta modu lotsagabean urratzen du UPN eta CDNren Gobernuak eta PSN-PSOEren isiltasun konplizearen laguntza dauka.
Indarrean dauden nazioarteko konpromisoak urratzen dituen Gobernuak ba al du legitimitaterik Legeak egiteko?
Iruñean, 2009.go ekainak 29.
ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA. Identifikazio Fiskalerako Kodea: G31836323.
Ordezkaria: ANGEL VELEZ MEDRANO. Estatuko Nortasun Agiria: 72.637.900. Helbidea: Navas de Tolosa, 13 – 2 eskuina (Iruñea).
AET
Administrazioan Euskaraz
Taldea.











Orain gutxi egindako zure iruzkina hemen ikusten ez baduzu moderazio bidean dagoelako da
Erantzun :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
Atala guk moderatzen dugu eta testuak ez dira zuzenean argitaratzen, erredakzioan gainbegiratu ondoren baizik. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.