Colaboraciones

05 de septiembre de 2008

Cortinas de humo xenófobas

Leire Olza y Ion Kepa Soltxaga-SOS Racismo Nafarroa

05 de septiembre de 2008

Justicia y libertad, frente a revanchismo y venganza

Ahaztuak 1936-1977

03 de septiembre de 2008

La Europa del postsunami económico mundial

germán gorraiz lopez

02 de septiembre de 2008

Mariaerrauskini erantzuna

Xanti Begiristain Madotz

01 de septiembre de 2008

"ECHARSE AL MONTE"

Patxi Zamora Aznar

Ver todas las colaboraciones

Artículos más comentados

Pamplona

La Comisión de Fiestas del Casco Viejo aboga por una organización «participativa» de San Fermín Txikito

Lleva a cabo asambleas abiertas los miércoles

Feria de vino ecológico

Concurso de escultura infantil con corchos y palillos

Será el 6 de septiembre y no es necesaria la inscripción previa

Verano

Calderería celebra la segunda edición de sus fiestas

El programa del día 28 será similar al del año pasado

Colaboraciones

08 de agosto de 2008

Euskararen egoera Nafarroan

Xanti Begiristain Madotz

Hemen esanen dudanak balioko du bereziki Nafarroa Garairako, baina, jakina, oro har, Euskal Herri osorako ere balio lezake.

Jarraitu baino lehen zera azaldu nahi dut, bi esparru nagusitan zatituko dudala orrialde honetan adieraziko dudana, alegia, bat, eremu publikoarena nolabait esateko: administrazioak, gobernuak, legeak, e.a., eta bestea, alor pribatuarena: harreman pertsonalak, kultur kontsumoa, euskara transmisioa, eta bat eta beste.

Lehenengoaren inguruan ez dut asko hitz eginen, denok dakigu-eta zer egoera zaila dugun Euskal Herri osoan euskarari dagokionez, bereziki Ipar Euskal Herrian eta Nafarroako Foru Erkidegoan. Espainia, Frantzia eta Nafarroako Gobernuek ez diote asko laguntzen euskarari, are gehiago, kasu askotan esan liteke aurkakoa egiten dutela, eta, jakina, beren legeek, arautegiek, ordenantzek, administrazio publikoek, eta abar, modu bertsuan jokatzen dute, horregatik, nire iritziz, arlo horretan euskaltzale, ezkertiar, abertzale guzti-guztiok, eta abarrek jarraitu beharko dugu lan serioan, hor pixkanaka-pixkanaka, egoera aldatzeko lorpenak eskuratzen, hau da, legeak, ordenantzak, araudiak, e.a. hobetuz, horrek dakartzan ondorio guztiekin.

Bigarrena, ordea, nire ustez, eskuragarriago dugu, hots, askotan aukeratu ahal ditugu hedabideak, prentsa, abestiak, zinema –hau gutxiagotan-, literatura, aldizkariak, elkarrizketak –etxean, kalean, lantokian, aisialdian…-, e.a. euskaraz ala erdaraz izatea. Beste horrenbeste gertatzen da gurasoen transmisioarekin, etorkinekin… Denetan erakusbide onak eta txarrak ikusten ditut. Konparaziora, adituek askotan esaten digute euskal produktuen kontsumoa oso txikia dela, eta hori bakarrik euskaldunon ardura da, hau da, gurea. Halaber, nire aburuz, gehiegitan ikusten dira euskaldunak beraien artean lasai-lasai erdaraz egiten, inork behartu gabe, edo, guraso batzuk transmisiorik egin ez dutenak –Julian Retegi, Fernando Arretxe, kasu ospetsu batzuk jartzeagatik-, edo euskal dantzari, txistulari eta dultzainari artean berdin, erdaraz mintzatzeaz gain, izenak ere gaztelaniaz edo frantsesez aipatzen –La Era, Valcarlos, El zortziko de Latz, El ingurutxo de Iribas, El Aurresku, El Agur Jaunak, El Gernikako… Zorionez, alderantzizko kasu ondratsuak ere ezagutzen ditut, gutxiago baldin badira ere: euskara ederki ikasi duten etorkinak, edo beren seme-alabak, behintzat, D ereduan matrikulatzen dituztenak, e.a.

Bukatzeko, jendea animatu nahi dut konpromiso eta koherentzia handiagoak izan ditzan, eta denok pasa gaitezela EUSKARA BAItik EUSKARAZ BAIra.

Tu opinión

Procesando el voto...

Comentarios :

Marierrauskin

2008/08/08 12.26h

Konpromiso eta koherentzia, zure taldekideak -Txentxo Jimenez- euki izan zuen bezain handia edota oraindik handiagoa? Mesedez, lurperatu zaitez. Ez gaude "Pin y Pon"en munduan. Etsai zapaltzaileen menpe gaude; horregaitik ez zait batere egoki iruditzen biztanleri arruntaren bizkargainean holako ardura jarri. Ez eta zilegi. 50 urte bete ditut eta nere euskara maila ez da beste munduko gauza. Hobetzearren egin beharrekoa ez dago nere esku. Gehiegikeri galanta iruditzen zait neri aurpegiratzera.

Ortzen

2008/08/10 11.11h

Xanti, mesedez, irakurri itzazu 2008/08/9an GARA egunkarian 8,9 eta 10 orrialdeak, legelari batek egin duen azterketa sakonak zerbait argituko dizulakoan, agurtzen zaitut.

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.