Colaboraciones

01 de diciembre de 2008

Pauso bat harago, pauso bat euskararen herriruntz

Unai Larreategi Euskal Herrian Euskarazeko kidea

01 de diciembre de 2008

“Y AHORA ZILBETI”

Juanma Hernandez Agudo Ekologistak Martxan Iruñea

01 de diciembre de 2008

SAINETES CORTOS

JUAN GARCIA FERNANDEZ-MIRANDA

28 de noviembre de 2008

¿Dónde está el enemigo?

Santi Lorente. Manifiesto Pro Bardenas

28 de noviembre de 2008

A dónde vas Paco Roda

Txus Aldaz Remiro

Ver todas las colaboraciones

Artículos más comentados

25 Noviembre

«Se están reproduciendo patrones machistas entre la gente joven»

Teresa Saralegui, coordinadora de la Plataforma de Mujeres contra la Violencia Sexista

Política

Celebrado el pleno en Ansoáin

Se ha acordado comenzar una experiencia de presupuestos participativos, la disolución del Patronato de Euskera, y creación de un servicio municipal de esta lengua

Colaboraciones

07 de agosto de 2008

OFIZIALTASUNAREN BIDEAN, EREMU MISTOA ZABALTZEAREN ALDE.

Joseba Otano Villanueva.

OFIZIALTASUNAREN BIDEAN, EREMU MISTOA ZABALTZEAREN ALDE.

Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako eremu mistoa zabaltzearen inguruan bere iritzia eman nahi du, PSOEren jarrera aldaketa gertatu eta gero.

LEHENENGOA.- Nafarroa osoan euskara ofiziala izatearen aldeko gure jarrera berresten dugu.

BIGARRENA.- Eremu “ez euskaldunean”, ikastetxe publikoetan euskarazko irakaskuntza legez onartzearen aldeko jarrera berresten dugu.

HIRUGARRENA.- Asmo horri begira, eremu mistoa zabaltzeko egindako saiakerei gure babes osoa eskaintzen diegu, beti helburua Nafarroa osoan ofizialtasuna lortzea dela ahaztu barik.

LAUGARRENA.- Eremu mistoa zabaltzeak Nafarroako hainbat biztanleri eskubidea emanen lieke Administrazioari euskaraz zuzentzeko (ahoz gauzatzea ezinezkoa gertatzen da askotan, baina idatziz ukaezina gertatzen da). Hori dela eta, Udaletan Euskararen Ordenantza aldarrikatzeko bidea emanen luke zabaltze horrek, herri horietan ezinbestean euskararen onerako izanen litzatekeena. Beraz, aldaketa, bere xumean, ez da mespretxatzeko modukoa.

BOSGARRENA.- PSN-PSOEk horrelako aldaketak onartzeko, Nafarroako Gobernuak ikerketa egitea baldintzatzat jarri du. PSN-PSOEren faltsukeria eta zinismoa salatu nahi ditugu, aldi berean Iruñerrian Nafarroako Gobernuak egindako ikerketa apropos ahazten duelako.

SEIGARRENA.- PSN-PSOEk beste baldintza bat jarri du: Udalek aldaketa hori gehiengo osoz eskatzea. PSN-PSOEren sinesgarritasun falta salatzen dugu. Orain dela urte batzuk, Ilunberriko eta Zangozako Udalek horrelako eskaera gehiengo osoz egin zuten. Parlamentuan eskaera aztertzea baztertu zuten UPNk eta PSN-PSOEk. Horregatik, aurrekari hori kontutan hartuta, pausorik ez emateko oraingo aitzakia hutsa dela deritzogu.

ZAZPIGARRENA.- Dena den, gure taldeak uste du beharrezkoa dela euskalgintza lozorrotik ateratzea. Eremu ez euskalduneko gurasoak antolatu eta euskarazko irakaskuntza publikoa aldarrikatzea beharrezkoa jotzen dugu. Bide horretan, Udalen aldetik eremu mistora pasatzeko eskaera egiteko akordioak lortzen badira, ongi ikusten dugu.

ZORTZIGARRENA.- Dena den, PSN-PSOEk asmatu duen bide horretan ez dugu sinesten, une honetan itxurak egiteko modua besterik ez delako. Hala ere, horrelako mugimenduak egiteak fruiturik ekarriko ez badu ere, PSN-PSOEren iruzurra eta faltsukeria agerian uzteko balioko luke eta euskaltzaleak pizteko ere bai. Beraz, erabiltzeko moduko bidea iruditzen zaigu.

Agerian gera bedi, beraz, gure taldearen iritzia.

Iruñean, 2008.go abuztuaren 4an.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA. Identifikazio Fiskalerako Kodea: G31836323.

Ordezkaria: ANGEL MARIA LAKUNTZA AZTIRIA. Estatuko Nortasun Agiria: 72.615.054. Helbidea: Tutera kalea, 16 – 7 ezkerra (Iruñea).

AET

Administrazioan Euskaraz

Taldea.

Tu opinión

Procesando el voto...

Comentarios :

Aritz Meabe

2008/08/09 16.24h

Zuekin bat nator baina bada garaia Txentxok egin zuena salatzeko.

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.