Últimas galerías
Colaboraciones
05 de septiembre de 2008
Cortinas de humo xenófobas
Leire Olza y Ion Kepa Soltxaga-SOS Racismo Nafarroa
Últimas entradas de los blogs
Artículos más comentados
Pamplona
La Comisión de Fiestas del Casco Viejo aboga por una organización «participativa» de San Fermín Txikito
Lleva a cabo asambleas abiertas los miércoles
Feria de vino ecológico
Concurso de escultura infantil con corchos y palillos
Será el 6 de septiembre y no es necesaria la inscripción previa
Verano
Calderería celebra la segunda edición de sus fiestas
El programa del día 28 será similar al del año pasado
28 de marzo de 2008
EHE
Hizkuntza Eskubideen Eguna apirilaren 6an, igandean, Atarrabian
Egun osoan zehar, hainbat ekitaldi izango dira herrian
Apirilaren 6an, igandean, Atarrabian Hizkuntza Eskubideen Eguna izanen da Atarrabian «Urratsez urrats, Euskal Herri euskalduna eraiki!» lelopean. Bertako Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatuta, helburua Euskal Herriko eta euskararen egoera islatzea da, euskarari normaltasunerako bidea oztopatzen dioten hizkuntza politikak salatzea barne. Hona hemen egitarau osoa.
Atzo prentsaurrekoan aurkeztu zuten Hizkuntza Eskubideen Eguna. «Urratsez urrats, Euskal Herri euskalduna eraikitzen joango gara herritarrak. Auzolana izan da eta izango da aurrerantzean ere horretarako giltzarria, ziur gaude».
Atarrabiako EHEk egun hori bere helburu nagusiak plazaratzeko aprobetxatu nahi du, herrian euskararen eskubideak bermatuko dituen ordenantza berria, euskalgintza bateratua, euskarazko ludoteka, D ereduaren eskaintzaren igoera eta osasun etxean pediatra euskaldun bat izan dadin lortzea, alegia.
Antolatzaileek, bestalde, Atarrabiako bereko eragile, instituzio eta herritarren laguntzaren beharra azpimarratu nahi izan dute, egun horretan parte har dezaten. Haien hitzetan, «beste herrietatik herritarrak etortzea bultzatzen badugu ere, garrantzia ematen diogu bertako herritarren eta eragileen partaidetzari». Hortaz, herritarren lana eta partaidetza ezinbestekotzat jotzen dituzte EHEkoek.
Hizkuntza eskubideen urraketa
EHEkoek egun hizkuntza eskubiden «urraketa sistematikoa» ematen dela adierazi zuten, «Atarrabian eta Euskal Herri osoan». Horren harira, «Euskaraz ezin bizi ahal izatea eguneroko ogi da gure artean. Urraketak dira hizkuntza eskubideez ari garenean nabarmendu dezakegun jokaera nagusia; administrazioz administrazio, ukapenak eta erasoak ikusi ditzakegu gure egunerokoan. Euskal Herri euskalduna lortzeko ezintasuna nabarmendu nahi genuke, lurralde zatiketaren ondorioz eratorritako marko eta legedi ezberdinek ez baitute egoera hori ahalbidetzen. Hamaika aldiz azpimarratu nahi izan dugu egitate hori, eta gaur ere halaxe egin nahi dugu. Ezinezkoa da gaur egungo errealitatean Euskal Herri euskalduna lortzea, urteek erakutsi baitigute zer nolako traba eta oztopo izan diren bidezidor horretan».
Atarrabia
Egungo egoeraren analisian, Atarrabiari dagokion irakurketa: «Atarrabian, Euskal Herri osoan bizi den errealitate hori aski ezaguna dugu. Administrazio ezberdinetan euskaraz aritzeko ezintasuna agerikoa da eta egunez egun gure hizkuntza eskubideak urratuak aurkitzen dira. Hamaika adibide topa ditzakegu: osasun etxean ez dago pediatra euskaldunik, liburutegian euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da, haur eskolan eta ikastetxean euskarazko plazen kopurua eta eskaria ez datoz bat, plaza kopuru eskasa dela eta, eta gainera, Atarrabian ez dago instituturik; honi guztiari erantzunez, "Atarrabia euskaldundu" kanpaina abiarazi genuen iazko ikasturtean, herrian eginiko azterketa baten ondorioz eskuratutako datu batzuk baliatuz. Herria informatu nahi izan genuen, euskaraz bizitzeko ezintasuna datuen bitartez soilik begi-bistan geratzen baitzen. Salaketa eta eraikitze-lana uztartuz, Atarrabia euskalduntzeko bide egokian garela ziur gaude, eta azken urte hauetan eutsitako lanarekin jarraituko dugula adierazi nahi dugu».
Egoerari aurre egiteko, «uste dugu badela garaia ezintasun horretaz ohartu eta herritar guztiok, indarrak batuz eta eraikitze perspektiban kokatuz, euskararentzat ofizialtasuna lurralde osoan ezarriko duen marko berria aldarrikatu eta hizkuntza eskubideak bermatzeko hizkuntza politika berri bat exijitzeko. Euskarak ezin du menpeko hizkuntza izan. Estatus berria behar du euskarak, mendekotasuna gainditu eta Euskal herritarroi hizkuntza politika burujabea gauzatzeko ahalmena emango digun estatus berria».
Egitaraua
10.30. Diana gaita joleekin eta txarangarekin. Suziriak
11.00-14.00 / 16.00-18.30. Euskaraz bizi gunea. Ribed parkean eta herriko plazan. Bertan, euskalgintzaren materiala eta egitasmoaz gain, hainbat erakusketa izango dira ikusgai. Era berean, gune honetan haurrentzat jolasak, tailerrak eta gaztelu puzgarriak egongo dira.
10.30-12.30. Hizkuntza eskubideen v. nazio bilkura jubilatuen egoitzan.
12.30. Hamaiketakoa. Herriko plazan.
13.00. Kalejira.Urratsez urrats... Euskal Herria euskalduna eraiki! lelopean. Herriko plazatik abiatuta.
13.30. Ekitaldi nagusia. Herriko plazan
14.30. Herri bazkaria. Herriko plazan baskalostean kantu giroa egongo da Atarrabia Abesbatzaren laguntzaz.
17.00. Dantzaldia: tximeleta eta hesian taldeekin.





Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.