Últimas galerías
Colaboraciones
19 de noviembre de 2008
AUTO DE GARZON: ¿NUEVAS PERSPECTIVAS, NUEVAS DEMANDAS?.
Colectivos de Jóvenes Comunistas (CJC)
18 de noviembre de 2008
NOTA DE PRENSA DE LOS CONCEJALES INDEPENDENTISTA DEL AYUNTAMIENTO DE IRUÑEA SOBRE LOS NOMBRES DE LAS CALLES DE LA TXANTREA
Mariné Pueyo Danso
Últimas entradas de los blogs
Artículos más comentados
Política
Críticas de Na-Bai ante la paralización del proyecto de Arantzadi
La coalición denuncia que «dicha gestión improvisada supone un gasto añadido a la ciudad y sólo sirve pra la promoción personal de la alcaldesa»
manifestaldia
Auzoko atxilotuen senideek larunbaterako manifestaziora deitu dute
"Errepresioa ez da bidea, utzi bakean Donibane" lemapean, arratsaldeko seiretan, Golem zinemetatik aterako den manifestaldirako deialdia egin dute
04 de junio de 2008
Gazteria
Etxebizitza eskubidearen aldeko hainbat taldek manifestua aurkeztu dute
Hilaren 21an etxebizitza eskubidearen eguna ospatuko da
Iruñerriko etxebizitzaren inguruko arazoa lantzen duten hainbat gazte eragile eta plataforma batu ziren atzo lehendabiziko aldiz etxebizitzaren aldeko manifestua aurkezteko.
Gazte aterpea, IGA, Gure Ataria, Vivienda Digna eta Kalean taldeek honako manifestua aurkeztu zuten:
Etxebizitza eskubidea da. Pertsona orok, gure bizitza era duin batean garatzeko oinarrizko eskubidea eta beharra. Gizarte osoak eta bereziki gazteok urratua dugun eskubidea.
Etxebizitza eskubidea, etxebizitza duina erabiltzeko dugun eskubide gisa ulertzen dugu, eta ez horren jabe izateko eskubide gisa.
Egun, etxebizitza eskubidea urratua dugun eskubidea da. Arazo larria dago horren inguruan, eta gazteoi zuzenean egiten digu kalte. Gainera, ez dute arazo hau konpontzeko neurririk hartzen, espekulatzaileen mesedetan.
Oinarrizko eskubide hau bermatu beharrean, negozio bihurtu dute. Gazteon kalterako eta gutxi batzuen poltsikoen mesederako. Eskubide urraketa horren erantzuleak, inmobiliariak, eraikuntza-enpresak, promotorak, bankuak eta egungo instituzioak dira. Azkenok, etxebizitza duin bat eskuratzeko politika eraginkorrak garatu beharko lituzkete. Horien ardura da jendearen etxebizitza beharrizanei buruzko ikerketak egitea. Gazteok pairatzen dugun eskubide urraketa honekin bukatu behar dugu, bizi dugun egoera honekin bukatuko dugu.
Egungo egoeraren aurrean alternatibak daude, eta anitzak gainera. Okupazioa legitimoa dela uste dugu, etxebizitza hutsen kasuan, egungo etxebizitza politikari erantzuteko eta presio bitarteko gisa.Uneko alternatiba erreal eta egingarri bakar gisa Alokairu Soziala finkatzen dugu, gaurko errealitatea aldatuko duen alternatiba.
Etxebizitza politiken inguruko interesa ikusirik, eta horrek nafar guztion gain daukan eraginarengatik, herritarrak bertan parte hartzeko bideak eta medioak sortu behar direla uste dugu.
Alokairu Sozialak bi ezaugarri nagusi barneratu beharko ditu, publikoa–herritarra izatea eta alokairuan izatea. Publiko eta herritarraz ari garenean zera esan nahi dugu, erakunde publikoek, gure oinarrizko beharrak bermatzeko betebeharra dute. Horregatik, etxebizitzen gestioa horien esku gelditu behar da, hau da, herriaren esku. Horrela soilik lortu ahal izango dugu etxebizitza gutxi batzuen negozio izatetik, denok gozatu ahal izango dugun zerbaitera pasatzea. Herriaren esku gelditu behar da beraz etxebizitzaren gestioa, eta honek bere biztanle guztiei bermatuko die eskubide hau.
Etxebizitzaren gestioa, ekimen pribatuari eskuetatik kendu behar diogu. Horregatik beharrezkoa da etxebizitzak alokairuan izatea, bestela, ekimen pribatuaren esku geldituko lirateke, berriro ere negoziorako tresna bihurtuz. Alokairuak, jendearen gaitasun ekonomikoaren araberakoak izan behar dira, eta baldintza seguruak eskaini behar dizkigu, egun batean kale gorrian geratu ez gaitezen.
Horretaz gain etxe hutsei irtenbidea eman behar zaiela uste dugu, horiek ere, askotan espekulatzeko eta negoziorako erabiltzen baitira. Neurriak hartzea behar-beharrezkoa da, zentso bat eginez eta legez jarduketa publikoak erregulatuz, fiskalak eta desjabetzakoak barnebilduz, efektiboa bihurtuz etxebizitza horiek alokairuan eskaintzea. Ez baitu logikarik etxebizitzak eraikitzen jarraitzea, Iruñerrian 20.000 etxe huts inguru ditugun bitartean.
Gainera, garapen urbanistiko iraunkor baten alde apustua egin behar dugula uste dugu, non, ingurumenaren babesa, hiriguneen garapen prozesuan zati integratzaile bat izango den, gure ekosistemaren babesa bermatuz.
Guzti horrengatik, manifestua sinatzen dugun eragileok, ekainaren 21ean egingo dugun etxebizitza eskubidearen aldeko egunean parte hartzeko deia egiten dizuegu. Egunean garatuko diren ekimen ezberdinetan Iruñerriko gazte guztiei zuen harritxoa jartzea eskatzen dizuegu.





Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.