Últimas galerías
Colaboraciones
19 de noviembre de 2008
AUTO DE GARZON: ¿NUEVAS PERSPECTIVAS, NUEVAS DEMANDAS?.
Colectivos de Jóvenes Comunistas (CJC)
18 de noviembre de 2008
NOTA DE PRENSA DE LOS CONCEJALES INDEPENDENTISTA DEL AYUNTAMIENTO DE IRUÑEA SOBRE LOS NOMBRES DE LAS CALLES DE LA TXANTREA
Mariné Pueyo Danso
Últimas entradas de los blogs
Artículos más comentados
Política
Críticas de Na-Bai ante la paralización del proyecto de Arantzadi
La coalición denuncia que «dicha gestión improvisada supone un gasto añadido a la ciudad y sólo sirve pra la promoción personal de la alcaldesa»
manifestaldia
Auzoko atxilotuen senideek larunbaterako manifestaziora deitu dute
"Errepresioa ez da bidea, utzi bakean Donibane" lemapean, arratsaldeko seiretan, Golem zinemetatik aterako den manifestaldirako deialdia egin dute
09 de junio de 2008
Euskara
Txantreako EHE-k eskolak euskalduntzearen aldeko manifestazioa egingo du
Ekimena hilaren 13an, arratsaldeko 6etan, izango da Euskara plazatik abiatuta
Txantreako Euskal Herrian Euskarazek eskolak euskalduntzearen aldeko manifesazioa antolatu du ekainaren 13rako. Arratsaldeko 6etan Euskara plazatik abiatuko da eta San Kristobal kalea zeharkatu ondoren, British ikastetxeraino iritsiko dira. Bertan auzoko hainbat elkartek sinatu duten manifestua gizarteratuko dute.
Hona hemen aipaturiko manifestua:
ESKOLAK EUSKALDUNDU BEHAR DU; HEZKUNTZA EREDU ARROTZAK KANPORA!
Egun, Euskal herrian, eskolak euskalduntzeko ahalegin asko eman dira herri mugimenduaren aldetik. Egoera zein den ikusita argi geratu da eskolak aldaketa sakona behar duela haur belaunaldi berriak euskaldunak izan daitezen.
Zatiketa administratiboak euskarari lege ezberdinak ezartzen dizkio eta tokian toki egoera desberdinak jasaten ditu gure hizkuntzak. Euskara arautuko duen lege bakar baten ezak hizkuntza politika inposatzaileak ahalbidetzen ditu.
Horregatik eta gaur egun ere, hiru ikasletatik bi euskara jakin gabe ateratzen da eskolatik. Eskolaren bitartez ikasle guztiei euskara bermatzeko eskubidearen urraketak oso larria izaten jarraitzen du.
Eskolak euskalduntzearen aldeko eskakizunen aurrean administrazioek entzungor egin dute. D ereduak ere gora egin du etengabean, eta ikastetxeak berritu edo leku zabalagoak bilatu beharraren aurrean ez da fitxik mugitu lagundu aldera.
Horren aurrean aldiz, Nafarroako gobernuak eredu erdaldun berriak jarri ditu martxan hezkuntzako lehen etapa eta lehen eta bigarren hezkuntzarako.
Hello eta TIL ingelera eta gaztelerako eredu elebia da euskarazko eskolaren eskakizunari eskeintzen zaiona. Garapenaren izenean saldu dituzten eredu hauek euskarazko irakaskuntzari trabak baino ez dizkiote jartzen. Behin eta berriro kaleratu den galdera egingo dugu; Nola da posible D ereduko ikastetxeak gainezka daudenean TIL ereduko ikastetxeak eraikitzea?
Hori da orain Ezkaban eraiki diguten ikastetxeak izango duen hezkuntza eredua, eta argi eta garbi ezezko borobila eman nahi diogu. Gure agintariei euskararen aldeko apostu tinkoa har dezaten esan nahi diegu eta horren haritik, ezkabako ikastetxe berria beste zereginetarako bideratzea eskatu. Euskararen ezagutza herritar ororen eskubidea da eta eskubide hori bermatua ikusi nahi dugu gure herri eta auzoetan.
.





Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.