Últimas galerías
Colaboraciones
16 de mayo de 2008
A la Comisión Negociadora del Ayuntamiento de Pamplona
Apymas Izartegi, Haurtzaro, Egunsenti, Mendillorri y Mendebaldea
13 de mayo de 2008
Obuela Carmen o Negociando con el Ayuntamiento
Izaskun Resano, Mercedes Albericio y MªAngeles Beaumot
13 de mayo de 2008
IZQUIERDAS Y DERECHAS EN EL AYUNTAMIENTO DE ANSOAIN
Antsoaingo Nafarroa Bai taldea
Últimas entradas de los blogs
Artículos más comentados
Música
Ópera y Zarzuela, de la mano de la Coral San Andrés
Acompañada de la orquesta Arsis, la coral de Villava ofrecerá el concierto el día 14 de junio en el Hermanos Indurain
05 de mayo de 2008
Epaiketa
«Zigorra idatzita dagoela uste dugu eta tribunalaren sinadura soilik falta da»
Jorge Txokarro, Josu Beaumont eta Alex Belaskok prentsaurrekoa eman zuten epaiketaren nondik norakoak azaltzeko
Ostiralean, maiatzaren 2an, prentsaurrekoa eman zuten Iruñean Jorge Txokarro, Josu Beaumont eta Alex Belasko nafarrek. Amnistiaren aldeko mugimenduaren kontrako ikustaldian inputatuak dira beste hainbat pertsonekin batera. Prentsaurrekoan zigortuak izango diren arrazoia salatu zuten: «Herri honen aurkako Estatu biolentzia salatzea». Agerraldia errepresioa pairatu duten lagun talde batek lagunduta egin zuten.
Jorge Txokarro, Josu Beaumont eta Alex Belaskok hainbat lagun izan zituzten ondoan agerraldian. Hala nola, 8/97 sumarioan auzipetutako gazteak, “Urbasa komando”ko partaide izatea egotzita atxilotu eta gero errugabetu zituzten gazteak, German Rodriguezen lagun bat eta 2006an poliziaren karga batean zauritu zuten Nerea Lanz gaztea.
Aurreko astean bezala, bihar Madrilera joan beharko dute hirurek epaiketa berriz hasten baita. Amnistiaren aldeko mugimenduaren kontrako epaiketan orain arte gertatutakoa eta prozesu horren helburua izan zuten mintzagai. «Amnistiaren aldeko mugimenduaren aurpegi publikoa izan gara Nafarroan. Audientzia Nazionalaren lanaren fiskalak izan gara, horregatik uste dugu zigorra idatzita dagoela eta tribunalaren sinadura soilik falta da».
Euskal herritarren aurkako errepresioaren harira, hainbat datu eman zituzten. Azken hiru hamarkadetan 35.000 pertsona atxilotu dituzte arrazoi politikoengatik. «4.000 tortura denuntzia izan dira hiru milioi pertsonako herrialdean. Datu horiek Estatuak herri honen aurka erabili duen biolentziaren adierazle dira. Guk hori salatzeko lan egin dugu. Horregatik bakarrik epaitzen gaituzte eta erditik kendu nahi gaituzte».
«Hau zirku bat da eta ez gaude horretan parte hartzeko prest», diote. Horregatik egin diote uko defentsa juridikoari. Baina, aldi berean, «gure lana egiten jarraituko dugu, tortura arma politiko bezala erabiltzen dela salatuz», adierazi zuten. «Haiek ez dute torturarekin amaitu nahi, torturaren testiguekin amaitu nahi dute. Horretarako sortu zuen Garzonek teoria bat, “Guztia ETA da” teoria hain zuzen. Lehen ETAren ingurunea ginen eta orain zuzenean ETA».
Informazio gehiago www.apurtu.org webgunean.





Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.