Últimas galerías
Colaboraciones
19 de noviembre de 2008
AUTO DE GARZON: ¿NUEVAS PERSPECTIVAS, NUEVAS DEMANDAS?.
Colectivos de Jóvenes Comunistas (CJC)
18 de noviembre de 2008
NOTA DE PRENSA DE LOS CONCEJALES INDEPENDENTISTA DEL AYUNTAMIENTO DE IRUÑEA SOBRE LOS NOMBRES DE LAS CALLES DE LA TXANTREA
Mariné Pueyo Danso
Últimas entradas de los blogs
Artículos más comentados
Política
Críticas de Na-Bai ante la paralización del proyecto de Arantzadi
La coalición denuncia que «dicha gestión improvisada supone un gasto añadido a la ciudad y sólo sirve pra la promoción personal de la alcaldesa»
manifestaldia
Auzoko atxilotuen senideek larunbaterako manifestaziora deitu dute
"Errepresioa ez da bidea, utzi bakean Donibane" lemapean, arratsaldeko seiretan, Golem zinemetatik aterako den manifestaldirako deialdia egin dute
10 de enero de 2008
Mikro-ipuinak
«Udazkena» Leitzako Mikel Onsaloren lana, EKE-Pamiela II Mikro-Ipuin Lehiaketako txapelduna
Nafarroa osoko 359 lanak aurkeztu dira aurtengo deialdian
Mikel Onsalo Lezea, 13 urtekoa, eta Leitzako Amazabal Institutuan DBH 2. mailako ikasleak irabazi du Euskara Kultur Elkargoa eta Pamiela Argitaletxeak antolatzen duten aurtengo II Mikro Ipuin Lehiaketa. Ipuinak “Udazkena” du izenburua eta Intze goitizena jarri zion egileak. Kirmen Uribe idazleak Leitzako Amazabal Institutuan egonen da sari banaketaren egunean.
Lehendabiziko sariaz gain, Sariketaren Epaimahaia osatzen duten lau adituek beste lau ohorezko aipamen bereziak eman zituzten:
. “Txikipuin”, Iruñeko San Frantzisko Ikastetxea, Ulises Domets Villar, LH 6. maila (Aquiles)
.”Abarkak” Patricia Vicente , 13 urte Leitzako Amazabal Institutua, 2.A. DBH (Patxintxi Paiz)
. “Non ote zegoen?” Javier Armijo, Atarrabiako Paz Ziganda Ikastola DBH 3. maila (Harea Erlojuari Irakasleak Egina.)
. “Nire Lilia”, Judit Saizar, Leitzako Amazabal Institutua, 3. DBH (Kulpita)
Onartutako lan guztien artean, azkeneko aukeraketara heldu ziren beste mikro ipuinak hauek izan ziren finalistak:
“Deabruak langabezian”, Mikel Jimenez Vicente, Zentronikoko IES La Paz, 12 urte (Gorriti)
“Hitz Kontatzailea” Jon Barandiaran Ziordia, LH 6. maila Iruñeko San Frantzisko Ikastetxea (Rino)
“Nire bizitza”, Pello Lasa Apezetxea , Iruñeko San Frantzisko Ikastetxea, LH 6. maila, (Zapin)
“Munduko ipuinik luzeena”, Ander Barandiaran Ziordia Iruñeko San Frantzisko Ikastetxea, 6.LH (Patxi Potxi)
“Azken solairua”, Xabier Olaz, Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastola, DBH 4, 15 urte (Xepe)
“Ate misteriotsua”, Ruben Jimenez Etxarri, Iruñeko Eunate Institutua, DBH 1 (Feuili)
Epaimahaia osatzen duten kideek (Alberto Barandiaran, idazle eta kazetaria; Inma Errea, idazle eta itzultzailea; Joxe Migel Bidador, idazle eta literatura irakaslea eta Migel Asiain, literatura irakaslea ere bai) lanen kalitatea azpimarratzen dute aktan : “iaz baino handiagoa eta nabarmena asmo literarioetan, egituretan eta hizkuntza ere oso ongi landua”, esaten dute.
Bestalde, aurtengo II edizio honetan izandako partehartze handia aipatzen dute, 359 lanak aurkeztu baitira, eta Nafarroa osoko ikastetxeetatik, eremu euskalduna, misto baita eremu ez euskaldunetik, Irunberri, Tutera eta Zentronikotik hain zuzen ere.
Kirmen Uribe eta sari banaketa, otsailean
Lehiaketaren oinarrietan datorren bezala, Saridunek diploma eta liburu sorta bat jasoko dute, eta Kirmen Uribe idazlearen bisita ikasten duen ikastetxera izanen da sari nagusia. Idazleak Otsaileko hirugarren astean joanen da Leitzako Amazabal Institutura eta bertan sari banaketa burutuko da.
Mikro ipuinen Lehiaketaren lehendabiziko edizioa, 2006ko irailean ta urrian burutu zen Euskal Liburugintza erakusketaren barnean. Ikastetxeen ikasleentzako zuzendu zen lehiaketa eta, irakasleek bideratuta, oso harrera ona izan du bere lehenengo edizioan. 110 testu jaso genituen gure ekimen honetan, denak Iruña eta Nafarroako zenbait herritako ikastetxeetatik bidaliak, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergokoak.
“Nire etxeko ataria” izeneko idazlanarekin, Amaia Aierdi Mariñelarenak irabazi zuen I. Mikro ipuinen lehiaketa. Amaia Aierdik 13 urte zituen eta DBHko 2. maila ikasten zuen Iruñeko Jaso Ikastolan. Bertan, Bernardo Atxaga idazlearen bisita eta hitzaldia jaso zuten irabazleak eta bere ikaskideek. (Ikusi testua eta argazkiak)
Bestalde, EKEk lehiaketara aurkezten diren idazleen irakasleen lanaren garrantzia azpimarratu nahi du, «haien kolaborazioa eta bitartekaritzari esker (testuak idazteko, aukeratzeko eta bidaltzeko) gure ekimena ezin baita gauzatu».





Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.