Últimas galerías
Colaboraciones
19 de noviembre de 2008
AUTO DE GARZON: ¿NUEVAS PERSPECTIVAS, NUEVAS DEMANDAS?.
Colectivos de Jóvenes Comunistas (CJC)
18 de noviembre de 2008
NOTA DE PRENSA DE LOS CONCEJALES INDEPENDENTISTA DEL AYUNTAMIENTO DE IRUÑEA SOBRE LOS NOMBRES DE LAS CALLES DE LA TXANTREA
Mariné Pueyo Danso
Últimas entradas de los blogs
Artículos más comentados
Política
Críticas de Na-Bai ante la paralización del proyecto de Arantzadi
La coalición denuncia que «dicha gestión improvisada supone un gasto añadido a la ciudad y sólo sirve pra la promoción personal de la alcaldesa»
manifestaldia
Auzoko atxilotuen senideek larunbaterako manifestaziora deitu dute
"Errepresioa ez da bidea, utzi bakean Donibane" lemapean, arratsaldeko seiretan, Golem zinemetatik aterako den manifestaldirako deialdia egin dute
05 de agosto de 2008
Burlatako jaiak
Udalbatza Txikia osatu dute Burlatako Udaletxean
Datorren astean hasiko diren jaietako udal egitaraua ere aurkeztu dute gaur
Goiza bizia izan da gaurkoa Burlatako Udaletxean, jaien harira ezinbestekoak diren bi elementu aurkeztu baitituzte; batetik Udalbatza Txikia, alkate eta bi alkateorde eta guzti; eta bestetik, jaietako udal egitaraua aurkeztu dute ere.
Ezagunak dira Burlatako Udalbatza osatzen duten pertsonak, baina gaurkoan Udalbatza Txikia ezagutzeko aukera izan dugu, jaien testuinguruan eta bereziki Haurren Egunean, hilaren 16an, protagonista izango dena.
Egun horretan, Udalbatza Nagusia bailiran San Joan parrokiara bidean Prozesio Txikia egingo da dantzari, buruhaundi eta erraldoi txikiekin batera. Era berean, Intxaurrietako jolasgunera egingo dute paseoa, eta eguneko sariak beraiek emango dituzte ere. Bukatzeko merienda goxoarekin emango diote amaiera beraien agintaldiari.
Mikel Sola izango da Alkate Txikia egun hartan, eta Leyre Alonso eta Saioa Oneka alkateordeak izango ditu lagun. Horiekin batera hauek dira Udalbatza Txikia osatzen duten haurrak: Ainhoa Unzue, Sergio Santesteban, Javier de la Pisa, Ivan Buldain, Borja Flores, Itxaso Anaut, Oian Bengoetxea, Beatriz Franchez, Esther Lujan, Ainhoa Aguas, Jokin Sanchez, Itsaso Arana eta Izarne Eugi.
Udal egitaraua
Gaur bertan ere Burlatako jaien udal egitaraua aurkeztu dute Jesus Arizkuren eta Sonia Ezquerrena kultura eta jai kontseilariak Jesus Muñoz alkatearekin batera. Ezquerrenak azaldu moduan egitarau kontinuista izango da aurtengoa. Horren baitan kokatzen dire tradiziozkoak bilatu diren hainbat jarduera, horien artean kalderete herri bazkaria, emakumearen zein Nagusiaren Eguna, Burlatako musika taldeen emanaldiak, euskarazko jarduerak, herri kirolak eta hainbat lehiaketa.
Dena den berrikuntzarik ere badagoela adierazi du Ezquerrenak. Batetik, hiru musika eremu nagusituko dira, Elizgibela plaza gaazteentzako eskaintzarekin, Larrañeta plazan dantzaldien txokoa eta Udal parkea ohiko musika emanaldietarako.
Horrekin batera zezenketa eskaintzak kalitate eta aniztasun handiagoa izango duela jakinarazi du, eta adibide moduan korrida basko-landiarra eta peñen arteko Gran Prixa nabarmendu ditu. Horiekin batera haurrentzako parke ludikoa, su artifizialen buelta eta festen agurra aurretik Deabru Beltzak taldearen kale ikuskizuna aipatu ditu besteak beste.
Azkenik, Ezquerrenak jai batzordean parte hartze duten antolakundeei eskerrak eman die, eta horrekin batera herritarrak gonbidatu ditu jaietako udal egitarauan parte hartu dezaten.





Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.