Últimas galerías
Colaboraciones
30 de septiembre de 2008
"Nunca se quien es el asesino" entrevista a Leonardo Padura Fuentes
Ascen Arriazu
Últimas entradas de los blogs
Artículos más comentados
Detenciones
Cuatro jóvenes detenidos por presunta participación en Segi
Se trata, según el Movimiento pro Amnistía, de Gorka Sueskun, Mikel Flamarike, Ibai Azkona e Iker Araguas
01 de junio de 2008
Musika
Musika nagusi Erraldoien Txokoan
Kontzertu zikloa eginen da ekainaren 5a eta 26a bitartean, zehazki, lau emanaldi izanen dira
Maiatzean hasitako Kantu eta Hitza formatu txikiko kontzertu zikloak ekainean zenbait estilotako musika emanaldiak ekarriko ditu Erraldoien Txokora. Xarnege, Morau eta Agotak, Josetxo Goia-Ariberen jazza eta 56. Gelatik entzuteko aukera izanen da. Ez ahaztu sarrera doan dela!
Ekainak 5
Xarnege: Ixo-Sho. Xarnege hitza gaskoia da eta hartaz Adur ibaiertzetako herriak izendatzen dira, zein euskaraz nahiz gaskoiz mintzo izan baitira. Talde honen musika proposamenak Pirinioetako herrien kultura-lokarriak aldarrikatzen ditu –izan ere, taldean eskarmentu handiko euskal musikariak (Ganbara eta Alboka taldekoak) eta musikari gaskoiak (Un pas un saut, Còdòc) aritzen dira– eta haren errepertorioan Pirinioen bi aldeetako musika tradizionalak baturik ageri da.Ekainak 12
Morau eta Agotak: Kalamidadiak. Idazlea eta komikien gidoigilea ere baden Andoni Tolosa, mundu artistikoan Morau deritzotena, duela hamarraldi bat luze egin zen ezaguna musika-zirkuluetan, euskal egile abeslari klasikoen babesa zuelarik. Bere kantak zenbait lokaletan kantatuz egin zuen bere buruaren aurkezpena eta geroztik hainbat disko kaleratu ditu. Kantak melodikoak, alaiak eta ironiadunak dira eta haietan artistaren ikuspuntuak islatzen dira, gizarteaz eta inguruko pertsonaiez bezainbatean.Ekainak 19
Josetxo Goia-Aribe: Los pendientes de la reina, Emakume baten oroimena. Josetxo Goia-Aribek Nafarroako soinu tradizionalak jazzarekin eta musika garaikidearekin bateratzea lortu du.Proposamena bere-berea da, ezohikoa jazz munduan, eta haren bidez musika tradizionala berreskuratzeko lan goraipagarria ari da egiten, ahanzturan bazter gelditu behar ez ziren piezak berreskuratuz.
Bost disko kaleratu ditu eta Parisko hainbat musikarirekin eta Maddi Oihenart abeslari zuberotarrarekin grabatu izan du. Konposizioetan, oinarri erritmikoak eta pianoak giro abegikorra sortzen dute eta, hala, saxoak nola ahotsak protagonismoa hartzen.





Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.