15 de febrero de 2008

Euskal presoak

Mikel Gil «Kurika» preso txantrearra gose greban da

Gaixotasun psikologiko larria du

Mikel Gil Cervera Txantreako presoak gose greba hasi zuen asteartean, Zuerako (Zaragoza) espetxeko zuzendaritzak konfiantzako medikuari sarrera debekatu ziola salatzeko.

Askatasunak atzo prentsa adierazpenean gogorarazi zuenez, iruindarrak gaixotasun psikologiko larria du -2006an baldintzapeko askatasuna eskatu zuen, 92. artikuluari helduta, baina Espetxe Zaintzako Epaitegiak ukatu egin zion iaz-, eta joan den astean «krisi bat» izan ei zuen. Konfiantzako psikologoa espetxera joan zen, presoarekin egoteko asmoz, baina sarrera debekatu zioten, nahiz eta Mikel Gil «egoera larrian zen eta psikologoarekin egoteko beharra zuen».

Askatasunaren arabera, azken aldian kartzelak sarritan hartzen ari dira neurri hori, «eta oso ondorio larriak ekar ditzake». Horregatik, dei egin zion euskal gizarteari «preso politikoek bizi duten egoeraren aurrean mobilizatzeko eta presioa egiteko».

Denuncia

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.