Últimas galerías
Colaboraciones
30 de septiembre de 2008
"Nunca se quien es el asesino" entrevista a Leonardo Padura Fuentes
Ascen Arriazu
Últimas entradas de los blogs
Artículos más comentados
Detenciones
Cuatro jóvenes detenidos por presunta participación en Segi
Se trata, según el Movimiento pro Amnistía, de Gorka Sueskun, Mikel Flamarike, Ibai Azkona e Iker Araguas
03 de octubre de 2007
Lehiaketa
II Mikro-Ipuin Lehiaketa abian da
Iazko edizioaren arrakasta ikusita, antolatzaileek ekimenari jarraipena eman nahi diote
Euskara Kultur Elkargoa eta Pamiela Argitaletxeak antolatutako lehiaketa Nafarroa osoko Lehen Hezkuntza edota Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako euskaraz ikasten duten ikasleei zuzendurik dago. Ipuinak entregatzeko epea azaroaren 30 amaituko da eta irakasleen bitartez kudeatuko dira.
Bigarren edizio honetan, joan den urtean bezala, aurkezturiko lanak 100 hitz baino gutxiagokoak izan behar dira. Pamielaren liburu sorta eta irabazlearen ikastetxean Kirmen Uribe idazlearen bisita eta hitzaldia izango dira sariak.
Lehenengo edizioa 2006an
Mikro ipuinen Lehiaketaren lehendabiziko edizioa, 2006ko irailean burutu zen Euskal Liburugintza erakusketaren barnean. Ikastetxeetako ikasleentzako pentsatu zen lehiaketa eta, irakasleek bideratuta, oso harrera ona izan zuen lehenengo edizioan. 110 testu jaso zituzten antolatzaileek, guztiak Iruña eta Nafarroako zenbait herritako ikastetxeetatik bidaliak, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergokoak.
Nire etxeko ataria izeneko idazlanarekin, Amaia Aierdi Mariñelarenak irabazi zuen I. Mikro ipuinen lehiaketa. Amaia Aierdik 13 urte zituen eta DBHko 2. maila ikasten zuen Iruñeko Jaso Ikastolan. Bertan, Bernardo Atxaga idazlearen bisita jaso zuten irabazleak eta bere ikaskideek.???
Epaimahaiak (Alberto Barandiaran, idazle eta kazetaria; Inma Errea, idazle eta itzultzailea; Joxe Migel Bidador, idazle eta literatura irakaslea eta Migel Asiain, literatura irakaslea) aurkeztutako lanen kalitatea azpimarratu zuen. Horregatik, nahiz eta Lehen Saria bakarra izan, beste lau Ohorezko Aipamen ematea erabaki zuen, oso maila ona erakusten zuten beste lau ipuinak saritzeko.?
Bestalde, EKEk «lehiaketara aurkezten diren idazleen irakasleen lanaren garrantzia azpimarratu nahi du, haien kolaborazioa eta bitartekaritzari esker (testuak idazteko, aukeratzeko eta bidaltzeko) gure ekimena ezin baita gauzatu».
II. Mikro-Ipuin Lehiaketa 2007, oinarriak
1-. Lehiaketa honetan Lehen Hezkuntza edota Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasten duten idazleek parte hartu ahal izango dute.
2-. Obrek euskaraz idatzitako ipuinak izan behar dute .
3-. Obra horiek argitaragabeak eta aurreko edozein lehiaketatan saritu gabeak izango dira eta ez dira beste edozein lehiaketako epaiaren zain egongo.
4-. Ipuin bakoitzak gehienez 100 hitz izango ditu.
5-. Irakasleak talde bakoitzeko lanak bilduko ditu eta, era berean, EKEren egoitzan –Zapateria kalea 50, 1. 31015 IRUÑEA- entregatu edo postaz bidali ahal izango ditu, edota posta elektronikoaren bidez, ekeABILDUAeuskarakultur.org helbidera.
6-. Lehiaketara aurkeztutako lanak goitizenaz sinatu beharko dira eta testuarekin batera, gutunazala entregatuko da, barnean testuaren izenburua, idazlearen izena, adina, ikasturtea, ikastetxea eta helbidea idatzita.
7-. Obrak onartzeko epea 2007ko azaroaren 30an amaituko da.
8-. Euskara Kultur Elkargoak izendatuko du adituen epaimahaia erakunde horretako kideen eta literatura munduko pertsonen artean; epaimahai horrek, edonola ere, ez du ez egileen izenik ez izengoitirik ezagutuko.
9-. Epaimahaiaren epaia, apelaezina izango dena, 2007ko abenduaren 19an argitaratuko da.
10-. Oinarri hauetan ezarritako datei dagokienez, aurkezturiko obren kopurua espero dena baino handiago izatera, atzerapena izan liteke. Horren helburua, epaimahaiak epaia emateko denbora nahikoa izatea da.
11-. Lehen Saria: Pamiela Argitaletxearen liburu sorta emango zaio irabazle gertatuko den mikro-ipuinari. Horretaz gain, Idazlearen ikastetxeak Kirmen Uriberen bisita jasoko du, eta bertan hitzaldi bat emanen du idazleak.
12-. Epaimahaiak egoki iritziko dien ohorezko aipamenak eman ditzake.
13-. Saria eman gabe gera daiteke, baldin eta, epaimahaiaren irizpidearen arabera, ezein obrak behar bezalako merezimenduak ez baditu. Era berean, epaimahaiak sor litekeen bere eskumeneko edozein arazo erabakitzeko ahalmena izango du, arazo hori oinarrietan aurreikusia ez bada.
14-. Aurkezturiko obrak bere esku izango ditu EKEk eta, egilea aipatuz betiere, bere webgunean edo beste komunikabide edo euskarrietan argitaratu ahal izango ditu. Egileek beren eskubideak lagatzen dizkiote EKEri.
15-. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiaren epaia erabat onartzea dakar berekin.





Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.