Últimas galerías
Colaboraciones
05 de septiembre de 2008
Cortinas de humo xenófobas
Leire Olza y Ion Kepa Soltxaga-SOS Racismo Nafarroa
Últimas entradas de los blogs
Artículos más comentados
Pamplona
La Comisión de Fiestas del Casco Viejo aboga por una organización «participativa» de San Fermín Txikito
Lleva a cabo asambleas abiertas los miércoles
Feria de vino ecológico
Concurso de escultura infantil con corchos y palillos
Será el 6 de septiembre y no es necesaria la inscripción previa
Verano
Calderería celebra la segunda edición de sus fiestas
El programa del día 28 será similar al del año pasado
21 de julio de 2008
Udako Euskal Unibertsitatea
Gaur hasiko dira UEU-ren ikastaroak Iruñean
Iruñean emango dio amaiera UEU-k Udako Menuari
Hauxe da Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen udako ikastaroen 26. edizioa, eta Eibarren eta Baionan aritu ostean Iruñean izango dira gaurtik hasita ostiralerarte. Izan ere Iruñean emango diote bukaera udako saioari, eta hura ospatzeko Leihotikan taldearen kontzertua izango da Zaldi Zurian.
Aurtengo udako ikastaroak Udako Menua izenpean antolatu dituzte, eta ekainaren 30ean hasi ziren Eibarren. Bertan bi astez luzatu ostean Baionan beste hainbeste heziketa saio izan dira, eta Udako Menuari amaiera emateko Iruñeara heldu dira aste honetan. Konpainia kaleko Hizkuntz Eskola Ofizialaren egoitzan izango dira ikastaroak, eta besteak beste euskararen botere ekonomikoa, inmigrazioa, Wikiak eta sexologia izango dira jorratuko dituzten gaiak.
Udako ikastaroei amaiera emateko jaia ere antolatu dute, eta hala, ostegun honetan Leihotikan talde iruindarraren kontzertua izango da Zaldi Zurian 20.00etan.
UEU-ri dagokionez 1972. urtean jaiotako antolakundea da, Euskaldunen Biltzarra, Ikas eta Fededunak elkarteen ekimenez. Euskal unibertsitatea sortzea helburu, udako ikastaroak antolatzen hasi ziren, eta 1985. urtetik aurrera urtean zehar hainbat jardunaldi antolatzeari ekin zioten. Bestalde, UEU-k unibertsitate mailako zein dibulgazio liburu ugari argitaratu ditu bere ibilbide luzean.
IKASTAROEN ZERRENDA:
- Euskara-Ekonomia: Euskararen botere ekonomikoa. Euskara salgai?
- Immigrazioa: Immigrazioa eta kulturartekotasuna
- Informatika: Wikiak eta elkarlanerako tresnak
- Kazetaritza: Zergatik ez soinu-bitakora?
- Ondarea: Kultur ondarearen azterketa teoriko-praktikoa
- Pedagogia: Irakaskuntza-metodo alternatiboak: irakaskuntza libertarioa
- Pedagogia-Ipuin-kontalaritza: Kontu-kontari tailerra
- Psikologia: Bitartekaritza familiarraren hastapenak
- Sexologia: Sexuen esanahiak eta esan nahiak
- Talaiatik: Harreman harmonikoa izateko komunikazio-trebetasunak
- Yoga: 14 izpi.ariketa herri-estresari aurre egiteko
Informazio gehiago: ikastaroak.ueu.org





Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.