Últimas galerías
Colaboraciones
19 de noviembre de 2008
AUTO DE GARZON: ¿NUEVAS PERSPECTIVAS, NUEVAS DEMANDAS?.
Colectivos de Jóvenes Comunistas (CJC)
18 de noviembre de 2008
NOTA DE PRENSA DE LOS CONCEJALES INDEPENDENTISTA DEL AYUNTAMIENTO DE IRUÑEA SOBRE LOS NOMBRES DE LAS CALLES DE LA TXANTREA
Mariné Pueyo Danso
Últimas entradas de los blogs
Artículos más comentados
Política
Críticas de Na-Bai ante la paralización del proyecto de Arantzadi
La coalición denuncia que «dicha gestión improvisada supone un gasto añadido a la ciudad y sólo sirve pra la promoción personal de la alcaldesa»
manifestaldia
Auzoko atxilotuen senideek larunbaterako manifestaziora deitu dute
"Errepresioa ez da bidea, utzi bakean Donibane" lemapean, arratsaldeko seiretan, Golem zinemetatik aterako den manifestaldirako deialdia egin dute
14 de octubre de 2008
Ikusgai
«Esklabotza Frankismoan: errepideak eta fortifikazioak Mendebaldeko Pirineoan» erakusketa, Biltokin
Memoriaren Bideak eta Jerónimo Ustariz institutuak antolatutako esposizioa urriaren 6tik 17ra zabalik egongo da
Urriaren 6tik 17ra zabalik dago Euskaldunon Biltokin Esklabotza Frankismoan: errepideak eta fortifikazioak Mendebaldeko Pirinioan erakusketa, Memoriaren Bideak eta Geronimo de Ustariz institutuak antolatua.
Kontzentrazio Eremuen Zuzendaritzaren menpe erregimen frankistak hartutako prisioneroek egin behar izan zituzten bortxazko lanen sarea oso zabala izan zen: fabrikak, errepideak, meategiak, burdinbideak, lan hidraulikoak… Erakusketa honek Pirinioko mugan errepideak egin zituzten Langileen Batailoiak ditu aztergai. Edurne Beaumont eta Fernando Mendiola historialarien ikerketa lanaren emaitza da, eta asteazken arratsaldean emandako hitzaldian azaldu zizkiguten ikerketaren zehaztapenak
Beraien azalpenaz gain, egoera honek prisioneroengan, beraien familiengan eta inguruko biztanleengan izandako eragina ikusteko aukera izan genuen Eguzki Bideoak-ek egindako dokumental hunkigarrian, beraien testigantzen bidez.
Hizlariek azpimarratu zutenez, beste estatu batzuetan, Alemanian kasu, faxismoa kondenatu eta kontzentrazio eremuen biktimei kalte-ordaina eman zaie; Espainiar Estatuan, berriz, isilean gorde da errealitate hau, eta gizarte ekimenaren bidez soilik ematen ari da aditzera. Hori da hain zuzen erakusketaren zein dokumentalaren helburua, eta, horretaz gainera, bortxazko lanetara zigortutako pertsonei izan ez duten errekonozimendua ematea.
Aipatu behar da hainbat ikastetxetako ilasleak pasatzen ari direla erakusketa ikustera. Dokumentalaren bukaeran Zaraitzun egondako prisionero baten semeak dioen bezala, oso garrantzitsua da belaunaldi berriek gure historia hurbilean gertatutako bidegabekeria hauek ezagutzea.





Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.