Últimas galerías
Colaboraciones
05 de septiembre de 2008
Cortinas de humo xenófobas
Leire Olza y Ion Kepa Soltxaga-SOS Racismo Nafarroa
Últimas entradas de los blogs
Artículos más comentados
Pamplona
La Comisión de Fiestas del Casco Viejo aboga por una organización «participativa» de San Fermín Txikito
Lleva a cabo asambleas abiertas los miércoles
Feria de vino ecológico
Concurso de escultura infantil con corchos y palillos
Será el 6 de septiembre y no es necesaria la inscripción previa
Verano
Calderería celebra la segunda edición de sus fiestas
El programa del día 28 será similar al del año pasado
08 de febrero de 2008
Bertsolaritza
Bertsolari Txapelketaren finalaurreko bat jokatuko da Txantrean hilaren 16an
Sei bertsolari arituko dira lehian Ama Salestarren aretoan
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren edizio berri bat hasiko da hil honetan eta aurten Txantrearaino ailegatuko dira bertsoen doinuak. Izan ere, Txapelketaren finalaurreko bat, auzoan jokatuko da. Otsailaren 16an izanen da eta saioa Ama Salestarrek Beorlegi karrikan duten aretoan eginen da, arratsaldeko seietatik aurrera. Sarreren prezioa 7 eurokoa izanen da, 5 Bertsozale Elkarteko bazkideentzat.
Txantrean jokatuko dena aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketan eginen direnen hiru finalaurrekoetatik lehena izanen da; horren ondoren Lekunberri eta Beran eginen direnak etorriko dira.
Txantreako saioan sei bertsolari arituko dira nor baino nor: Erika Lagoma lesakarra, Julen Zelaieta beratarra, Bittor Elizagoien arraioztarra eta Oier Lakuntza iruindarra. Lehenengo hirurak iazko finalera ailegatu ziren. Gainera, Bittor Elizagoien da aurtengo Txapelketan parte hartzen dutenen artean, txapela zer den janztea dakien bakarra, 1994 eta 1999an izan baitzen Nafarroako txapeldun.
Aipatutako lau bertsolari horietaz gain, beste bi arituko dira Txantreako finalaurrekoan. Hilaren 8 eta 9an Ituren eta Leitzan eginen diren bi kanporaketatik aterako dira bi parte-hartzaile horiek. Hortaz, osotara sei bertsolari oholtza gainean.
Saioaren hasieran bertsolariek binakako lana ekin beharko diote: zortziko handian, zortziko txikian eta hamarreko txikian abestu beharko dute ariketa diferentetan, bakoitzean hiruna bertso osatuz. Horren ostean, kartzelako lanaren txanda helduko da, eta horretan bi ariketa: hasierako puntua emanda bina bertso zortziko txikian, eta gaia emanda bina bertso doinu eta neurri librean.
Finalaurreko honetan lehen postua eskuratzen duenak zuzenean lortuko du martxoaren 15ean Elizondoko Lur dantzalekuan eginen den finalerako txartela. Gainerakoek itxoin beharko dute aurtengo txapelketako finalaurreko guztiak jokatu arte. Izan ere, finalaurreko bakoitzeko irabazleaz gain, finalaurreko guztietan lortutako bost puntuaziorik onenek lortuko dute finalerako txartela.
Bertsolaritza auzoan
Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurreko hau ez da ekimen isolatua, urte osoan zehar lantzen baita bertsolaritza Txantrean. Gaur egun, hainbat adinetako hiru talde ari dira bertsogintza lantzen, auzoan egiten den Bertso Eskolan. Mailaren arabera banatuta, hiru talde horiek Euskaldunon Biltokin trebatzen dira bertsogintzan. Hain zuzen ere, Txantreako finalaurrekoetan parte hartuko duen bertsolarietako bat aritzen da Bertso Eskola horretan irakasle, Erika Lagoma.
Horrez gain, Txantreako ikastetxeetan ere gaztetxoek badute aukera bertsogintzan trebatzeko. Bertsozale Elkarteak Hezkuntza Sailarekin eta Iruñeko Udalarekin duen akordioari esker, Axular ikastola eta Arturo Campion ikastetxeko seigarren mailako ikasleek bertsolaritza eskolak jasotzen dituzte, eskola-ordutegiaren barnean.





Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.