Últimas galerías
Colaboraciones
19 de noviembre de 2008
AUTO DE GARZON: ¿NUEVAS PERSPECTIVAS, NUEVAS DEMANDAS?.
Colectivos de Jóvenes Comunistas (CJC)
18 de noviembre de 2008
NOTA DE PRENSA DE LOS CONCEJALES INDEPENDENTISTA DEL AYUNTAMIENTO DE IRUÑEA SOBRE LOS NOMBRES DE LAS CALLES DE LA TXANTREA
Mariné Pueyo Danso
17 de noviembre de 2008
EUSKARA NAFARROAN, PAPERIK GABEKO ETORKIN
Iñaki Perurena, Patziku Perurena eta Aitziber Sarasola
Últimas entradas de los blogs
Artículos más comentados
Política
Críticas de Na-Bai ante la paralización del proyecto de Arantzadi
La coalición denuncia que «dicha gestión improvisada supone un gasto añadido a la ciudad y sólo sirve pra la promoción personal de la alcaldesa»
manifestaldia
Auzoko atxilotuen senideek larunbaterako manifestaziora deitu dute
"Errepresioa ez da bidea, utzi bakean Donibane" lemapean, arratsaldeko seiretan, Golem zinemetatik aterako den manifestaldirako deialdia egin dute
26 de agosto de 2008
Berriozar
Asteburuan izandako istiluen gaineko azalpenak eman zituzten atzo
Atzokoan ere Guardia Zibilak hainbat lagun identifikatu zituen ekitaldia hasi baino lehenago
Arratsaldeko 6etan, Berriozarko Eguzki plazan iragan den larunbatean izandako istiluen gaineko prentsaurrekoa eskaini zuten atxilotutakoen hainbat lagun, udaleko kultur batzordeko lehendarkaria den Fermin Irigoien eta gau hartan jo zuten taldeetako managerrak ere.
Minutu batzuk hasi baino lehenago, Guardia Zibila agertu zen toki hartan eta hainbat pertsona identifikatu ondoren, plazaren albo batean gelditu ziren.
Gertaerak
Jazotakoa azaldu zuten lehenik, euren hitzetan, «kontzertua giro onean zen, foruzaingoa agertu zen arte. Hiru furgona azaldu ziren, eta une batzuk igarota, bertatik jeitsi eta haietako batzuk euskal presoak etxera zioen pankarta kentzera buruan hurbildu ziren oso modu bortitzean. Handik minutu batzuetara, kontzertua bukatutakoan, jarrera erasokorrez eta kaskoak, peloteroak eta porrak eskuan gerturatu ziren jendearengana. "Elkarrizketak ez zuen 10 segundu ere iraun", aipatu dute prentsaurrean. Kontzentrazioa disolbatzeko agindua eman zuten, eta guk esan genien hori ez zela kontzentrazioa, kontzertua baizik.
Honen aurrean, kolpeak banatzen hasi ziren, hainbat zauritu eraginez eta jendea lurrean utzita. «Ez zuten nahikoa izan» antza, eta berriz ere ekin zioten porrak eta peloteroak eskutan bertan zirenak jipoitzeari. Behin auzokideetako bat kolpatuta, eurekin eraman zuten komisaldegira. Agerraldian salatu dutenez, pertsona hau salatua izan da gainera foruzaingoaren aldetik, hauen kontrako erasoa egin izana leporatuta.
Oraindik ospitalean den Iker auzokidearen egoera azpimarratu zuten foruzaingoaren bortizkeriaren ondorio larri gisa. Gazte honi odol koagulo bat sortu zitzaion poliziak emandako kolpeen ondorioz, eta zaintzapean da uneotan ospitalean.
Gau hartan jo zuten taldeen managerra ere bertan izan da bere testigantza azaltzen. Bera lanean zela adierazi du, eta hala ere bere aurka ere «oso modu bortitzean» egin zutela salatu nahi izan du. Bere hitzetan, «ez zuten inongo mugarik, kamerinora sartu ziren, eta arriskuan ipini zituzten musika ekipoak eta taldeen hainbat material».
Catalanek atzo goizean eginiko adierazpenei ere erantzun zioten prentsaurrean, besteak beste aipatu dute «bera ez zela han izan», eta gezur borobila zela berak jazoeren inguruan esandakoa. Honen harira, argi utzi nahi izan zuten ez zela inolako herritar biolentoren aldetik erasorik gertatu UPNk kontatu bezala, eta gertatutakoaren ardura osoa foruzaingoarena zela.
Alkatearen zein beste parlamentari ohi baten jarrerak eskertu dituzte, une horietan kargak eragozten saiatzeagatik. Hala ere, goizean NaBaik eskainitako prentsaurrekoaren harira, hauen jarrera partidista ere salatu nahi izan zuten auzokideek.
Alkateak gobernadore zibilari eginiko eskaera (jaietan guardia zibila etorri beharrean, foruzainak etorri daitezela eskatu zuen) era formalean atzera bota dezan eskatu zioten, nahiz eta argi utzi nahi izan zuten Berriozarren ez dela inongo koloretako poliziarik behar.






Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.