Últimas galerías
Colaboraciones
30 de septiembre de 2008
"Nunca se quien es el asesino" entrevista a Leonardo Padura Fuentes
Ascen Arriazu
Últimas entradas de los blogs
Artículos más comentados
Detenciones
Cuatro jóvenes detenidos por presunta participación en Segi
Se trata, según el Movimiento pro Amnistía, de Gorka Sueskun, Mikel Flamarike, Ibai Azkona e Iker Araguas
17 de julio de 2008
san fermin
Askatasunak sanferminen militarizazioa salatu du
Kritika politikoak ekiditeko polizia erabiltzen dutela leporatu die UPN eta PSN alderdiei
Askatasunak jaietako hainbat ekimenetan gauzatutako <<militarizazio egoera>> azpimarratu du sanferminak baloratzerako orduan, eta San Fermin hauetan Polizia Nazionalak bitan kargatu duela adierazi du. Zentzu horretan, German Rodrigezen heriotza ekarri du gogora, eta poliziaren jarrera hauekin 1978ko gertakariak errepikatzeko arriskuaz ohartarazi du.
Errepresioaren aurkako antolakundeak adierazi du UPN eta PSN alderdiek sanferminei egin dieten ekarpen nagusia <<jaien militarizazioa>> izan dela, eta beraien helburua <<alderdi horien gustukoak ez diren aldarrikapen herritarrak eta kritika politikoak ekiditea>> izan dela. Horrekin batera, 1978. urteko gertakariekin <<lekziorik ikasi ez>> eta <<probokazio estrategia iraunkorrarekin>> jarraitzen dutela salatu du.
Hala ere, estrategia errepresibo hori eraginkortasunik gabekoa dela ondorioztatu du Askatasunak, eta haren iritziz <<Udalak eta Gobernu Delegaritzak ezarritako oztopoen gainetik jaietako lehenengo minututik aldarrikapen eta elkartasuna kalean egon dira>>.
Azkenik, indar polizialak Euskal Herritik ospa egiteko eskatu du, hori baita Askatasunaren ustez <<euskal jendarteak bere etorkizuna askatasunean erabakitzeko eta bere hitza errespetatua izateko berme bakarra>>.
Askatasunaren balantze errepesiboa
Uztailak 6
Txupinazoan ikurriña eta bestelako aldarrikapenak plazan sartzea ekiditeko foruzainek, guardia zibilak, polizia nazionalak eta udaltzainek udaletxeko sarrera guztiak hartu zituzten. Hala ere, ez zuten hori lortu eta Udaletxe Plazan ikurruña, dispertsioaren aurkako aldarria eta Segi gazte erakundearen logodun bandera izan ziren.
Uztailak 7
Kritika politikoak ekiditeko polizia nazionalak istiluen aurkako materialarekin prozesioa eskoltatu zuen, baina egoeraren aurrean Erraldoi eta Kilikien Konpartsak plantoa egin zuen eta polizia nazionalek alde egin behar izan zuten. Hala ere, udaltzainak bertan jarraitu zuten jarrera probokatzaileaz.
Uztailak 8
German Rodriguezen erailketaren 30. urteurrena gogoratzeko ekitaldian polizia nazionala jarrera probokatzaileaz aritu zen.
Uztailak 9
Foruzaingoak bi gazte erretenitu zituen zezen plazan Barcinaren irudia eta <<Iruñean demokrazia zero>> leloa zuen pegatina janzteagatik. Egoera berdina hainbat egunetan errepikatu zen.
Uztailak 12
Zezenketa inguruak hustutzeko aitzakiaz polizia nazionalak Kaldereria kalean kargak burutu zituen eta hainbat pertsona zauritu zituen. Eguerdian, aldiz, Iruñerria piztera goaz dinamikako hainbat kidek Rozalekos jauregian pankarta erraldioa zabaldu ostean polizia munizipalak hura kenduz batera Nabarrerian zeudenen aurka jo zuen.
Uztailak 14-15
Pobre de mí ostean udaltzaingoa Aldapa kalean zeudenen aurka oldartu ziren eta Bodegika tabernako atea borraz txikitu zuten. Bestalde uztailak 15eko goizean udaltzainek gazte bat atxilotu zuten Tejeria kalean, soinu ekipo bat karro baten gainean zeramala leporatuta.
Zentsura eta kontrol soziala
Era berean, Askatasunhak Udaletxeak sanferminetan izandako zentsura jarrera salatu du ere, mezu politikodun margoketa guztiak ezabatu zituztela eta aldarrikapen kartel guztiak margotu zituztela salatuz.
Azkenik, antolakundeak kalez jantzitako poliziek burututako kontrol soziala salatu du ere, eta identifikazioak eta mihaketak etengabeak izan direla azaldu dute.





Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.